2025eko San Bartolome jaietako Umeen eta  Nerabeen Eguneko kamiseten irudi lehiaketa

Jakin ezazue, Umeen Eguna abuztuaren 28an izango da; eta Nerabeen eguna berriz, abuztuaren  29an. Hori horrela, Atxutxiamaikak bi egun horietarako hainbat ekimen kudeatuko ditu.  Horietako bat, kamiseten irudi-lehiaketa izango da. Lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 11a  izango da, eta ondorengoak dira kontuan izan beharrekoak:  

  • Elgoibarren eskolaratutako LHko haurrek eta DBHko nerabeek aurkeztu dezakete irudia. 
  • Haurren kasuan, Umeen Eguna irudikatzen duen lana izan behar du. Eta nerabeen  kasuan, gauza bera, irudiek Nerabeen Eguna irudikatu behar dute. 
  • Irudiak “trazua” bakarrik izan dezake; betegarririk gabe.  
  • Irudia helbide honetara bidali edo aurkeztu beharko da: aisia@elgoibarkoizarra.eus/ Aita Agirre Kulturgunea 3, 3 ezkerra.
  • Irudiarekin batera, sobre txiki batean, izen-abizenak eta harremanetarako telefono  zenbakia idatzita ekarri beharko da. Ez idatzi lanean bertan ez izenik, ez kontakturako  helbiderik, ez telefono zenbakirik ere.

Bestalde, laster umeei eta nerabeei galdetegi bat  bidaliko zaie; jaietako beren egunetako bazkarian izena eman nahi duten eta kamiseta  jaso nahi duten galdetzen e.a.