2025eko maiatzaren 17an, Elgoibar izango da euskal boxeoaren herria, Euskal Boxeo Federazioak eta SORABOX klubak, Elgoibarko Udalaren babesarekin, antolatutako Euskal Boxeo Txapelketa Olinpiarra 2025 ospatuko baita. Euskadiko txapelketako finalak ospatuko dira bertan, hau da, maila guztietako finalak.
Ekitaldia Olaizaga Kiroldegian izango da, 16:30etan ateak irekiko dira eta borrokaldiak 17:00etan hasiko dira. Eguna borrokalarien pisaketarekin hasiko da 15:00etan, kiroldegi berean eta guztira 20 borrokaldi ospatuko dira arratsaldean.
Euskal Herri osoko boxeolari nabarmenek hartuko dute parte txapelketan, tartean Team Neskabox taldeko kideek ere bai. Ikuskizun bikaina izango da boxeo olinpikoaren zaleentzat.
Sarrerak 15 euro balio dute aldez aurretik erostean, eta 20 euro ekitaldi egunean bertan. Interesatuek 676 86 69 22 telefono zenbakira deitu dezakete sarrerak erosteko.