Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Elgoibarko Bertso Eskolako ikasleek ‘Gelatik Plazara’ sariketan parte hartuko dute bihar, martxoak 24

  • Aurrez, otsailaren 24an, eskualdeko topaketa egin zuten, Kultur etxean bertan eta Debabarreneko bertso eskoletako 28 neska-mutil elkartu ziren. 

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak, bertso eskolekin elkarlanean Gelatik Plazara ekimena antolatu du. Gelatik Plazara 14 urtez azpiko ikasleei jendaurrean trebatzeko aukera eskainiko dien aisialdiko ekimena da. Bertsoarekin gozatzeko gune bat izango dute bertso eskoletako gaztetxoek, eta Eskolarteko txapelketara iritsi aurretik plazarako zubi lana egiten laguntzea da asmoa. Bestalde, tokian tokiko bertso eskolak saio berean elkartuta, ikasleek elkar ezagutzeko aukera ederra izango dute.

Guztira 3-4 lagunez osatutako taldeetan, 170 ikaslek hartuko dute parte antolatu diren zazpi saioetan. 

Aurrez, otsailaren 24an, eskualdeko topaketa egin zuten, Kultur etxean bertan eta Debabarreneko bertso eskoletako 28 neska-mutil elkartu ziren. Mokadu baten bueltan, elkar ezagutzeko jolasak egin eta bat-batean bertsotan egiteko aukera izan zuten.

Oraingoan, talde bakoitzak ondorengo lanak egin beharko ditu:

  • Prestatutako agurra.
  • Puntua erantzun koplan (oina emanda edo oinik eman gabe).
  • Gaia eta bi edo lau oin emanda kopla edo bertsoa osatu.
  • Bertsolari bati erantzun, gaia emanda, kopletan.

Saioa, martxoaren 24an, arratsaldeko 17:30ean, izango da Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan, eta Elgoibarko Bertso eskolako ikasleak ere bertan izango dira. Oraingo honetan ere, Elgoibarko Udalaren laguntza izango du Bertsozale elkarteak, guztia ondo bidera dadin, gaztetxoen artean ahozkotasuna sustatzeko eta euskararen erabilera bultzatzeko oinarrizko baliabide baitira bertso eskolak.