Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

“Batu ditzagun gure ahotsak” proiektuan elgoibartarren ahotsak jasotzeko grabaketak egingo dira abenduaren 2an

  • Kanpainak euskal hiztunei GAITU.EUS atarian sartzeko eskatzen diete beren ahotsa grabatzeko eta horrela, euskal hizkuntza eta kulturaren garapenari ekarpena egiteko. 
  • Ekimenarekin bat egin dute Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak, eta grabazioak 10:00ak eta 13:00ak artean gauzatuko dira Aita Agirre Kulturgunean. 

Egungo teknologiek testuzko eta ahozko datu-masa erraldoiak eskatzen dituzte eta euskararen presentzia eremu digitalean bermatzeko, GAITU kanpaina jarri dute abian Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak, “Batu ditzagun gure ahotsak” lelopean. Euskal hiztunei GAITU.EUS atarian sartzeko eskatzen zaie beren ahotsa grabatzeko eta horrela, euskal hizkuntza eta kulturaren garapenari ekarpena egiteko. 

Zenbat eta ahots eta grabazio gehiago, orduan eta zabalagoa izango da teknologia berriek lantzeko izango duten euskarazko materiala. Abenduaren 3a bitartean egin nahi dute ahalegin berezia, Euskararen Nazioarteko Egunerako.

Teknologiak hizkuntzarekin “harreman zuzena” duela erakusten duten adibide ugari ditugu eguneroko bizitzan: mugikorrari diktaketa bidez emandako mezuak; pertsona jakin bati deitzeko ahots bidezko agindua; ibilgailuko nabigatzailearen jarraibideak edota etxeko domotika gailuei ahots bidezko aginduak. Makinek euskara ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar zaie.

Gaitu.eus webgunea sortu dute horretarako, eta Gaitu.eus atarian sartuta, plataformak bi eginkizun proposatzen ditu:

  1. Batetik, idatzita dagoen esaldi bat irakurtzeko aukera ematen da, ozenki grabatzen den bitartean. Behin hori eginda, atariak beste esaldi bat proposatuko dio erabiltzaileari eta gauza bera errepika daiteke nahi adina aldiz.
  2. Bestetik, beste hiztun batek grabatutako esaldi bat entzun eta hori ontzat ematea da.

 

Grabazio masiboa, Elgoibarren

Ekimenarekin bat egin dute Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak, eta abenduaren 2rako grabazio masiboa antolatu dute. 11:00etatik 13:00ak bitartean izango da, Aita Agirre kulturgunean. 13:30etan BRILET taldearen kontzertu akustikoarekin emango zaio amaiera ekitaldiari.

Parte hartzeko gomendarria da aurrez izena ematea kudeaketa@elgoibarkoizarra.eus helbidera idatzita edota 643 499 169 telefono zenbakira deituta (Amaia). Ahots grabazioa egiteko prest dauden herritarrek euren gailua (mugikorra, eramangarria …) eta aurikularrak ekarri beharko dituzte egunean bertan.

Helburua euskal hiztunen komunitateak Gaitu proiektua bere egitea da eta Udalaren eta Elgoibarko Izarraren egitekoa da herritarrak parte hartzera bultzatzea eta parte-hartze hori erraztea.