Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Elgoibarko Udalak Robotika eta Bizilabe 2024-2025 kurtsoetan izena emateko epea ireki du

  • Bizilabe LH 5etik DBH 4ra bitarteko gazteentzako aisialdi-eskaintza da, Elgoibarko Udalak eta Elhuyarrek sustatua. Bertan, gazteek zientzia eta teknologiari buruzko tailerrak, proiektuak eta txangoak egingo dituzte.
  • Abian da, halaber, Elgoibarko Udalak eta Doplayk sustatutako LH 1etik LH 4ra bitarteko haurrentzako robotika-ikastaro berria.
  • Izena emateko epea ekainaren 14ra arte luzatuko da:

Bizilabe: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/elgoibar

Robotika: https://doplay.es/robotika-dibertigarria/

BIZILABE

Elgoibarko Udalak, Elhuyarrekin elkarlanean sustaturiko Bizilabe Elgoibar aisialdi-eskaintzan izena emateko epea ireki da. Seigarren urtez, udalerriko gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko, ekintzailetzarekiko eta sormenarekiko interesa eta motibazioa sustatuko da. Robotikako ikastaroa ere eskainiko da. Bertan, haurrek STEAM eremuan izandako lehen esperientziekin hasiko dira.

2024ko urritik 2025eko maiatzera, 10 eta 16 urte bitarteko gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak egin ahal izango dituzte Elgoibarko IMH Campusean. Ikasturtean zehar, hainbat esparrutan esperimentu zientifiko eta teknologikoak egingo dira, eta ikertzaile profesionalek zuzendutako talde-proiektuak garatuko dira. 

Komunitatea eta bizipenak

Ikastetxe, tokiko eragile, ikerketa-zentro eta tokiko enpresek parte hartzen dute proiektuan. Izan ere, STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) bultzatzea herri apustu bat da.

Bide horretan, Elgoibarko gazteek eskualdeko ikerketa zentroak eta enpresak bisitatuko dituzte, eta ikertzaileekin harremanetan egongo dira. Gainera, hainbat jarduera zientifiko antolatuko dira tokiko eragileekin lankidetzan. Horren erakusgarri dira ikasturte honetan arrakastaz ospatu den Neskatoaren eta Emakume Zientifikoaren Nazioarteko Eguna edo herriko ikastetxeetan ospatu diren zientzialarien topaketak eta tailerrak. Gainera, II. Zientzia Azoka arrakastatsua, besteak beste Robotikako haurrek eta Kataluineko gazteek parte hartu zutena.

Bizilabe Elgoibar 2024-2025 ikasturtea

  • 2024ko urritik 2025eko maiatzera arte.
  • IMH kanpusean.
  • 10-16 urteko haurrentzat.

 

Asteazkena/Miércoles Osteguna/Jueves
LH 5-6 17:00 – 18:30 17:00 – 18:30
DBH 1-2 18:30 – 20:00 18:30 – 20:00
DBH 3-4 15:30 – 17:00 ——

 

  • Prezioa:
    • Kuota: 18 € hilean.
    • Familia ugariak, guraso bakarrekoak eta langabetuak: 10 €hilean.
    • Bigarren anai-arrebaren inskripzioa, familia ugariak ez diren kasuetan: 10 € hilean.
    • Gizarte-laguntzak jasotzen dituzten familiak: 4 € hilean.
    • Elgoibarkoa ez bazara, 69 €/ hilean, betiere plaza libre badago.

 

ROBOTIKA

Ikasturte honetan, LH 1etik LH 4ra bitarteko haurrek IMH Campuseko instalazioetan ematen diren robotika-tailerretan parte hartu ahal izango dute. Ikasturtean zehar, beren robotak, bideojokoak edo asmakizun teknologikoak sortu, diseinatu, muntatu eta programatzeko aukera izango dute, hainbat tresna erabiliz.

  • 2024ko urritik 2025eko maiatzera arte.
  • Astearte edo ostiraletan: 17:00etatik 18:00etara.
  • IMH Kanpusa
  • EP1etik EP4ra ikasten ari diren haurrentzat.
  • Prezioa (Elgoibartarrentzat Udalak diruz lagunduta. Elgoibarkoa ez bazara, 66 €/ hilean, betiere plaza libre badago):
    • Kuota: 36 €/ hileko.
    • Familia ugariak, guraso bakarrekoak eta langabetuak: 10 €hilean.
    • Bigarren anai-arrebaren inskripzioa, familia ugariak ez diren kasuetan: 10 € hilean.
    • Gizarte-laguntzak jasotzen dituzten familiak: 4 € hilean.

 

Izen-emateak zabalik

Izena emateko epea ekainaren 14ra arte egongo da zabalik. Web-orri hauen bidez egingo dira: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/elgoibar eta https://doplay.es/robotika-dibertigarria/. Ekainaren 17tik aurrera zabalik utziko da izena emateko aukera, plaza hutsak egonez gero.