Baserritar ekoizleak

Gure ekosistemaren motorra, oinarria eta arima dira. Gure ingurumenaren osasuna eta edertasunaren zaintzaileak, gure usadio eta kulturari eusten diotenak.

Elgoibarko ekoizleen gida duzu hau, herrian ditugun baserritar, abeltzain eta artzaiak ezagutu eta euren produktuak erosteko bidea eskaintzen dizuna. Elgoibarren, ekonomia zirkularraren, kontsumo jasangarriaren eta osasungarriaren aldeko apustua egiten dugu. Erosi bertakoa.

  • LIZAGASAR SAGARTOKIXA

    Sagar produktuak

    2020. urtean ekin genion lehen sektorean sagar produktu ekologikoak ekoizteari. 2.500 bat sagar landare ditugu, hemen bertako barietateak guztiak, eta biodibertsitatea sustatzen dugu produktu kimikoen ordez.

    Informazio gehiago

  • ARMUETA HARATEGIA

    Etxean hazitako haragiaren salmenta

    Elgoibarko bihotzean kokatua, Armueta kalitatearekin eta tradizioarekin duen konpromisoagatik nabarmentzen da. Iraunkortasunarekiko eta bertako ekoizpenarekiko konpromisoa.

    Informazio gehiago

  • BASUETA

    Sasoiko barazkiak, tomateak, babarrunak, sagarrak, arrautzak, bildotsa eta txahal haragia.

    Orain dela zortzi urte hartu nion erreleboa amari, eta, ostegunero, merkatu plazara, hil bukaerako azokara eta etxez etxe joaten naiz guk daukagun baratzean eta negutegian ekoiztutako kalitatezko produktuak eskaintzera. Horretaz gain, gure txahalen eta arkumeen ongizatea zaintzen dugu kalitatezko haragia ekoizteko. Natura zainduz bizi gara.

    Informazio gehiago

  • AOZAR BASERRIA

    Oilasko eta txerriki salmenta

    Orain dela 28 urte, baserri bat erosi nuen Sallobente-Ermuaranen, bertan baserriko oilasko ustiategi bat sortzeko proiektuari ekin nion. Oilaskoak Lumagorri SLren bitartez kaleratzen nituen. Baserriaren funtsa beti izan da dibertsifikazioa eta, horregatik, oilaskoen ondoren, Basatxerri kooperatibaren bidez txerriak hazten hasi ginen.

    Informazio gehiago

  • BERASETA EKOLOGIKOAK

    Barazki, haragi eta bertako produktuen salmenta

    2006an hasi ginen baserrian hiru oinarriren gainean: ekoizpen ekologikoa, jarduera dibertsifikatua eta salmenta zuzena. Egun 1,2 Ha baratze ditugu aire librean eta 0,1 negutegian, 400 oilo, haragitarako 11 behi, 30 ahuntz Azpigorri, 25 Ha zelai eta 25 Ha bertako baso.

    Informazio gehiago

  • TXILLARRE EKODENDA

    Barazki eta arrautza salmenta

    Sallobente-Ermuaran ibarrean dago Txillarre baserria. Produkzio txikia da gurea. Horri esker, egunean eguneko barazkiak jasotzen ditugu, bitamina, mineral eta zapore guztia zuzenean kontsumitzaileari helarazteko.

    Informazio gehiago

  • ZIARDA HARATEGIA

    Etxean ekoiztutako okela eta plater prestatuak

    Gure bezeroei onena eskaintzen diegu. Aukera zabala eskaintzen diegu etxeko haragiekin eta errezeta tradizionalekiko eta bertakoosagai freskoekiko errespetu osoz prestatutako platerekin.

    Informazio gehiago

  • ZORTZIKO ERLAUNTZA

    Eztia, propolia eta erleak

    Ez gara baserritarrak, 2004an hasi ginen erlezaintzarekin afizioz. Prestakuntzarekin eta pasioarekin, 20 erlauntz baino gehiago izatera iristsi izan gara. Eztia ekoizteko prozesu osoa etxean kudeatzen dugu.

    Informazio gehiago

  • MAUSITXA

    Etxean ekoiztutako okela eta gazta

    Zortzigarren belaunaldia da gurea, baserri honetan gazta egiten duena. Gaurko teknologia erabiliz, antzinako erara jarraitzen dugu gazta egiten, eta nahiko genuke gure hurrengoek ere jarraitzeko bidea egitea. Ardiez aparte, haragitarako behiak ere badauzkagu, eta behorren batzuk ere bai.

    Informazio gehiago

  • ZELETA NEGUTEGIAK

    Barazkiak eta landareak

    Azken 40 urtetan barazkiak ekoizten jardun duen Zeleta baserriak, orain 3 urte, arnas berria hartu zuen. Ilusioz jarraitzen dugu, hidroponikoan edota lurrean barazkiak ekoizten, kontrol biologikoa eta tratamendu ekologiko eta naturalak bakarrik erabiliz.

    Informazio gehiago

  • ARRIZABALAGA AUTOZERBITZUA

    Etxean ekoiztutako okela eta plater prestatuak

    Gure aita hasi zen negozioarekin duela urte asko eta, orain, nire arreba Iratxek eta biok jarraitzen dugu auzoari eta herritarrei kalitate oneko gertuko zerbitzua ematen.

    Informazio gehiago

  • LIZUNDIA TXABOLA

    Barazkiak eta frutak

    Lizundia amonarekin hasi zen, eta hark landatu zituen lehen haziak. Gero, amak hartu zuen txanda. Negozioa modernizatu zuen, teknika aurreratuagoak erabiliz eta produktuen aniztasuna zabalduz. Gaur egun, nik jarraitzen dut, produktu freskoak eta kalitatezkoak emateko tradizioarekin konprometituta, baratzetik kontsumitzaileen mahaira, modu zuzenean eta inguruarekiko errespetuz.

    Informazio gehiago

  • AZKARATE - YOM

    Etxeko ogia

    Mimoz eta legamiarik gabe, lau ogi mota egingo ditugu labean, ore amarekin: zuria, integrala, arto beltzezkoa eta zekalezkoa. Kalitatezko ogia.

    Informazio gehiago

LIZAGASAR SAGARTOKIXA

Sagar produktuak

  • Asier Lizarralde Arrillaga
    Ane Munin Ansola Azkue

  • Azkue (San Roke) auzoa.  Elgoibar

  • 620 578 406 | 699 133 939
    lizagasar@gmail.com
    www.lizagasar.com

  • SALMENTA MODUA: Azoketan, etxez etxeko zerbitzua, dendabatzuetan eta online.

2020. urtean ekin genion lehen sektorean sagar produktuekologikoak ekoizteari. 2.500 bat sagar landare ditugu, hemenbertako barietateak guztiak, eta biodibertsitatea sustatzen duguproduktu kimikoen ordez.

ARMUETA HARATEGIA

Etxean hazitako haragiaren salmenta

Elgoibarko bihotzean kokatua, Armueta kalitatearekin eta tradizioarekin duen konpromisoagatik nabarmentzen da. Iraunkortasunarekiko eta bertako ekoizpenarekiko konpromisoa.

BASUETA

Sasoiko barazkiak, tomateak, babarrunak, sagarrak, arrautzak, bildotsa eta txahal haragia.

Orain dela zortzi urte hartu nion erreleboa amari, eta, ostegunero, merkatu plazara, hil bukaerako azokara eta etxez etxe joaten naiz guk daukagun baratzean eta negutegian ekoiztutako kalitatezko produktuak eskaintzera. Horretaz gain, gure txahalen eta arkumeen ongizatea zaintzen dugu kalitatezko haragia ekoizteko. Natura zainduz bizi gara.

AOZAR BASERRIA

Oilasko eta txerriki salmenta

  • Asier Rubio Garcia

  • SALMENTA MODUA: Produktuak kooperatibak merkaturatzen ditu, eta haragia herriko denda eta jatexeetara eramaten du.

Orain dela 28 urte, baserri bat erosi nuen Sallobente-Ermuaranen,bertan baserriko oilasko ustiategi bat sortzeko proiektuari ekinnion. Oilaskoak Lumagorri SLren bitartez kaleratzen nituen.Baserriaren funtsa beti izan da dibertsifikazioa eta, horregatik,oilaskoen ondoren, Basatxerri kooperatibaren bidez txerriakhazten hasi ginen.

BERASETA EKOLOGIKOAK

Barazki, haragi eta bertako produktuen salmenta

2006an hasi ginen baserrian hiru oinarriren gainean: ekoizpen ekologikoa, jarduera dibertsifikatua eta salmenta zuzena. Egun 1,2 Ha baratze ditugu aire librean eta 0,1 negutegian, 400 oilo, haragitarako 11 behi, 30 ahuntz Azpigorri, 25 Ha zelai eta 25 Ha bertako baso.

TXILLARRE EKODENDA

Barazki eta arrautza salmenta

Sallobente-Ermuaran ibarrean dago Txillarre baserria. Produkzio txikia da gurea. Horri esker, egunean eguneko barazkiak jasotzen ditugu, bitamina, mineral eta zapore guztia zuzenean kontsumitzaileari helarazteko.

ZIARDA HARATEGIA

Etxean ekoiztutako okela eta plater prestatuak

  • Amaia Arrizabalaga Mugerza

  • Errosario kalea, 10. Elgoibar

  • 943 740 554

    amaiaziarda@gmail.com

  • SALMENTA MODUA:  Zuzena dendan

Gure bezeroei onena eskaintzen diegu. Aukera zabala eskaintzen diegu etxeko haragiekin eta errezeta tradizionalekiko eta bertako osagai freskoekiko errespetu osoz prestatutako platerekin.

ZORTZIKO ERLAUNTZA

Eztia, propolia eta erleak

Ez gara baserritarrak, 2004an hasi ginen erlezaintzarekin afizioz. Prestakuntzarekin eta pasioarekin, 20 erlauntz baino gehiago izatera iristsi izan gara. Eztia ekoizteko prozesu osoa etxean kudeatzen dugu.

MAUSITXA

Etxean ekoiztutako okela eta gazta

  • Rosa Mari Salegi
    Itxaso Irazabal
    Iñaki Ansola Arriaga

  • Arriaga auzoa, Elgoibar 

  • SALMENTA MODUA:  Zuzena, dendetan eta online

Zortzigarren belaunaldia da gurea, baserri honetan gazta egiten duena. Gaurko teknologia erabiliz, antzinako erara jarraitzen dugu gazta egiten, eta nahiko genuke gure hurrengoek ere jarraitzeko bidea egitea. Ardiez aparte, haragitarako behiak ere badauzkagu,eta behorren batzuk ere bai.

ZELETA NEGUTEGIAK

Barazkiak eta landareak

  • Olaiz Txurruka Maiora

  • Aiastia auzoa, Elgoibar 

  • 690 288 002

  • SALMENTA MODUA:  Dendetan

Azken 40 urtetan barazkiak ekoizten jardun duen Zeleta baserriak, orain 3 urte, arnas berria hartu zuen. Ilusioz jarraitzen dugu, hidroponikoan edota lurrean barazkiak ekoizten, kontrol biologikoa eta tratamendu ekologiko eta naturalak bakarrik erabiliz.

ARRIZABALAGA AUTOZERBITZUA

Etxean ekoiztutako okela eta plater prestatuak

  • Jose Andres Arrizabalaga

  • Santa Klara, 24, Elgoibar 

  • 943 74 00 34

  • SALMENTA MODUA:  Zuzena

Gure aita hasi zen negozioarekin duela urte asko eta, orain, nire arreba Iratxek eta biok jarraitzen dugu auzoari eta herritarrei kalitate oneko gertuko zerbitzua ematen.

LIZUNDIA TXABOLA

Barazkiak eta frutak

  • Jose Andres Arrizabalaga

  • Santa Klara, 24, Elgoibar 

  • 943 74 00 34

  • SALMENTA MODUA:  Zuzena Elgoibarko eta Eibarko azoketan.

Gure aita hasi zen negozioarekin duela urte asko eta, orain, nire arreba Iratxek eta biok jarraitzen dugu auzoari eta herritarrei kalitate oneko gertuko zerbitzua ematen.

AZKARATE - YOM

Etxeko ogiak

  • Ivette Minguez

  • Sallobente-Ermuaran 72.Elgoibar 

  • 646 33 27 26

  • SALMENTA MODUA: Zuzena eta denda txikiak

Mimoz eta legamiarik gabe, lau ogi mota egingo ditugu labean, oreamarekin: zuria, integrala, arto beltzezkoa eta zekalezkoa. Kalitatezko ogia.