Elgoibarko EUSKARALDIA Taldeak EUSKARALDIA ekimenarekin bat egiten duten ELGOIBARKO ENTITATEEN AGERRALDI PUBLIKOA egin zuen apirilaren 7an. EUSKARALDIA ariketarekin bat egin duten entitateak, momentuz, 84 inguru dira, eta horietatik 60 entitatek parte hartu zuten agerraldian. Arlo ezberdinetako entitateak dira: kirola, kultura, gizartea, aisialdia, osasuna, euskalduntze-alfabetatzea, hezkuntza, alderdi politikoak, erakunde publikoak, arlo sozioekonomikoa…
Agerraldiaren helburua EUSKARALDIA ariketari ikusgarritasuna ematea izan da, eta, horrekin batera, Elgoibarko entitateek Elgoibar euskaldunagoa izateko orduan daukaten ardura ere azpimarratu nahi da.
Horregatik, agerraldiko erretratuarekin batera, Gure ardura ere bada! manifestua plazaratu du Elgoibarko EUSKARALDIA Taldeak.
Azkenik, agerraldiaren berri ematen duen bideoa ere plazaratu du Elgoibarko Euskaraldia Taldeak.