ElkartEKINtza: Elgoibarko elkarteen sarea

  • 2025eko apirilaren 5ean, Elgoibarko Idotorbe auzoak ElkartEKINtza izpiritua hartu zuen bere baitan. “ElkartEKINtza” egitasmoaren barnean, herriko elkarte eragileen lehen topaketa ospatu zen, elkarte horien arteko harremanak sendotzeko eta komunitatearen kohesioa indartzeko helburuarekin.

ElkartEKINtza, elkarteak eta ekintza uztartzen dituen kontzeptua da: parte-hartze aktiboa, saregintza eta komunitatearen aldeko konpromisoa uztartzen dituen dinamika kolektiboa. Herriko elkarteen arteko harremanak estutzea, beraien lana balioan jartzea eta lankidetza aukerak aztertzeko sortutako sarea eta, aldi berean, hauek izan ziren jardunaldiaren ardatz nagusiak ere. 

Egitaraua izaera parte-hartzailea eta ludikoa uztartzen saiatu zen. Goizean zehar, harremanak sendotzeko eta elkar ezagutza sustatzeko hainbat dinamika garatu ziren. Atsedenaldian, Zarta elkartearen eskutik, arku tiraketa saioak eta hiru txirloan aritzeko aukera izan zen, parte-hartzaileen arteko harreman naturala eta dinamikoa erraztuz.

Eguneko une berezietako bat eguerdian iritsi zen: elkarteen arteko sarearen hazia irudikatuz, haritz baten landaketa sinbolikoa egin zen denon artean. Ekintza honek ElkarteKintza-ren funtsa islatu zuen: elkarrekin sustraitzen diren baloreak, komunitate sendo eta iraunkor baterantz.

Bazkalorduan, giro informalago batean, hausnarketa eta ideien trukerako espazioa ireki zen. Bertan, elkarteen arteko konfiantza giroan, ikuspegiak partekatu eta lankidetzarako hazi berriak erein ziren.

Topaketa honek hasiera eman dio ElkartEKINtza ikuspegitik abiatutako ibilbide bati: herriko elkarteak balioan jarriz, haien arteko saregintza indartuz eta komunitate bizigarriago eta kohesionatuago bat eraikitzeko bidean urrats sendo bat eginez.