65 urtetik gorakoentzako Bide Segurtasunaren arloko sentsibilizazioaren aldeko apustua da “100 Aldiz Begiratu” programa. Datorren apirilaren 23an, asteazkenean, Elgoibarrek jarduera ugari eskainiko ditu horren harira. Helburua, harrapatzeak eta kolektibo zaurgarri horretan ohikoak diren beste istripu batzuk saihestea da
Egunean zehar, kale jarduerak izango dira Kalebarren plazan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era. Euria eginez gero, Maalara lekualdatuko dira.
Arratsaldez, Jubilatuen Biltokian (San Frantzisko Kalea, 21) saio partehartzailea egingo da, 16:30etik 18:00etara. Parte hartzeko izena eman beharko da 688742013 telefonoan.
Eguna amaitzeko, umorezko bakarrizketa bat izango da 18:00etan, Jubilatuen Biltokian. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.