Danborradako kartel lehiaketa

  • Elgoibarko Danborrada Atabal Elkarteak 2025eko Danborradako kartela aukeratzeko lehiaketa  iragarri du. 
  • Oinarriak (pdf)

Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, eta teknika  librea izango da (argazkia, pintura, marrazkia, collagea, eta abar). Lanak euskarri zurrunean  aurkeztu behar dira eta tamaina A2koa edo proportzionala izan beharko du. 

Lanak nahitaez ondorengo testua jaso beharko du: “ELGOIBARKO 2025EKO DANBORRADA – Ekainaren 14an, 23:00etan”. Sari bakarra emango da: 300 euro dirutan. 

Lanak maiatzaren 15a (osteguna) baino lehen entregatu behar dira Aita Agirre kulturguneko  “Kultura Saila”n, 13:00ak baino lehen. Lanak ez dira izenarekin sinatuko, baizik eta goiburu  batekin, eta goiburu hori agertuko da kanpoko gutun-azalean. Gutun-azal barruan egilearen  datuak eta NANaren fotokopia sartuko dira. 

Saririk ez duten lanak 30 eguneko epean jaso ahal izango dira. Jasotzen ez diren lanak  Danborrada Atabal Elkartearen esku geratuko dira. 

Saritutako lana elkartearen jabetzan geratuko da, eta honen erreprodukzio, erabilera eta  zabalkundearen eskubide guztiak gordeko dira.