Elgoibarko Udalak “Elgoibar” udal aldizkariaren ale berri bat argitaratu du, Elgoibarko etxebizitza bakoitzean ale bana banatu da eta formatu digitalean eskuragarri dago udalaren webgunean.
‘Elgoibar’ aldizkariak Udalaren eta herritarren arteko komunikabide zuzena izan nahi du, udal ekimen eta proiektuei buruzko informazio garden eta zehatza eskainiz.