Elgoibarko Gaztelekuak 2025eko udarako jarduera-eskaintza zabala prestatu du, 2008 eta 2012 bitartean jaiotako gazteei zuzendua. Jarduerak maiatzaren 8tik 18ra bitartean eman daitezke izena Gaztelekuan bertan.
Aurtengo udako proposamenak aisialdirako aukera ugari eskaintzen ditu: surf ikastaroa, Logroñoko ur parkea, Donostiako abentura parkea, hondartza irteerak (Deba, Ondarroa, Zumaia), Sukaldarien Liga, Nintendo Switch txapelketak eta gazte futbola, besteak beste. Era berean, udaleku irekiak eta gazteleku ibiltaria antolatu dira hainbat herritan barrena (Soraluze, Bergara, Oñati…).
Prozesu parte-hartzailean urte osoan lan egin duten nerabeek irteera berezi bat izango dute, beraientzat propio antolatua.
Izen ematea Gaztelekuan egin beharko da Maiatzaren 8tik 18ra, biak barne.
Informazio gehiago (PDF)