Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak 2025eko San Bartolome Jaietako kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Parte hartzea irekia izango da 18 urtetik gorako pertsona guztientzat, eta lanak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 20an, eguerdiko 13:00etan amaituko da.
Teknika librea izango da eta egindako lanek 225 mm x 225 mm-ko neurria edo proportzionala izan beharko dute, gutxienez 300 ppp-ko bereizmenean. Adimen Artifizialaren bidez sortutako lanak ez dira onartuko.
Kartel guztietan “ELGOIBAR, SAN BARTOLOME JAIAK 2025” testua agertu beharko da. Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu, eta horiek originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute.
Lehiaketak 800 euroko sari bakarra ezartzen du irabazlearentzat, eta lanak Aita Agirre kulturgunean entregatu behar dira, lehiaketako oinarrietan jasotzen den moduan, lelo baten bidez identifikatuta eta egilearen datuak gutun-azal itxi batean aurkeztuta.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta saritutako lana Udalaren jabetzapean geratuko da, argitaratzeko eta zabaltzeko eskubide osoekin.
Oinarriak (PDF)