San Isidro jaia ospatuko da Elgoibarren meza eta hamaiketako herrikoi batekin

Datorren maiatzaren 15ean, osteguna, San Isidro eguna ospatuko da Elgoibarren. 11:00etan meza izango da parrokiako elizan, eta ondoren, herritar guztientzat irekia izango den hamaiketakoa eskainiko da Udaletxeko arkupeetan.

Elgoibarko Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu egun berezi honetan parte hartzera.