JOLASIAN EGITASMOA: Jolasaren Astea berrikuntzekin dator aurten Elgoibarren

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika sailak, Udal Ludotekak eta Udal Gaztelekuak elkarlanean antolatzen duten Jolasaren Asteak aurten izen berria izango du: JOLASIAN. Baina hori ez da izango aldaketa bakarra!

Aurtengo edizioa ekainean egingo da, ekainaren 4tik 13ra, hain zuzen ere. Beraz, gorde data horiek agendan!

Egun horietan, HHtik DBHra arteko haur, nerabe eta haien familientzako jolas-eskaintza zabala egongo da. Horrez gain, eraikuntza lehiaketa bat ere antolatu dugu, eta guztiek izango dute parte hartzeko aukera.

Lehiaketan parte hartzeko izen-ematea maiatzaren 19tik 26ra izango da, eta eraikuntzak ekainaren 4an aurkeztu beharko dira Aita Agirreko Kulturgunean, 16:30etik 18:00etara. Izen-emateko galdetegia Elgoibarko Izarraren zein Udalaren web-orrietan egongo da eskuragarri, baita @elgoibar_jolasian Instagram kontuan ere.

Egitasmoari buruzko informazio gehiago datozen egunetan emango dugu. Beraz, egon adi eta prest jolaserako!