Ostegunetan merkatuagaitik aparkatzea  debekatuta egongo dela adierazten duen seinale  berria 

Udalak ostegunetan  merkatuaren ondorioz aparkatzea debekatuta egongo dela adierazten duen  seinale finko berria jarri du. Horrela, ibilgailuak goizeko 6:00etarako erretiratu beharko dira Aita  Agirreko eremutik. 

Orain arte, debeku hori konoekin adierazten zen, baina ostegun honetatik modu iraunkorrean  seinale baten bidez seinalizatuta egongo da. 

Herritarrei gogorarazi nahi zaie araua betetzea funtsezkoa dela azokaren antolakuntza egokia  bermatzeko eta isunak edo ibilgailuen erretiratzeak saihesteko.