Elgoibarko Udalaren eta Elhuyar  Fundazioaren arteko hitzarmenaren sinadura 

Elgoibarko Udalak eta Elhuyar Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute 2025ean Bizilabe  ikerketa-zentroarekin lotutako jarduerak garatzeko. Ekimen honen bidez, 10 eta 16 urte bitarteko  gazteei zuzendutako STEAM programak bultzatuko dira, zientzia, teknologia, ekintzailetza eta  sormena sustatzeko helburuarekin. 

Proiektua Elgoibarko IMH Campusean gauzatuko da, Udalak 41.000 euroko dirulaguntza emango  du, eta bi erakundeek elkarrekin kudeatuko dute. Horrela, Elgoibarrek tokiko industria sektorearekiko eta gazte kualifikatuen prestakuntzarekiko apustua berresten du.