Joan den larunbatean, Elgoibarren ospatu zen Zientzia Azoka, eta aurten ere STEAM hezkuntza proiektuak eta zientzia tailerrak izan ziren protagonista. Azoka aurten Sigma probalekura aldatu zen, eta aldaketa horrek harrera oso positiboa izan zuen parte-hartzaileen artean, espazioa zabalagoa zelako eta eguraldirako egokiagoa zelako.
Guztira, 32 proiektu aurkeztu ziren, eta horietan 267 ume, gazte eta nerabek parte hartu zuten, euren ikastetxeetako STEAM proiektuen emaitzak erakutsiz. Bestalde, zientzia tailerretan 578 plaza eskaini ziren eta plaza guztiak bete ziren, parte-hartze handiaren erakusgarri.
Publiko ugari gerturatu zen Zientzia Azokara, eta bisitarien zein erakundeen (ikastetxe eta enpresen) aldetik balorazio oso ona jaso zuen.
Izen-emate sistemak hobetzeko aukera batzuk utzi dituen arren, parte-hartzaileek online izen ematea eskertu zuten, egun berean bertan izena ematearen aldean. Horrek antolatzaileentzako dinamika erraztu zuen, informazio puntua gainkargatu gabe, eta hala ere, plaza libreak bertan osatu ahal izan ziren.
Zientziarekiko interesa eta parte-hartzea handitzen doaz Elgoibarren, eta Zientzia Azoka bezalako ekimenek horretan laguntzen jarraitzen dute.