Autopistan egingo diren lanen ondorioz, Elgoibarko sarrera eta irteera itxita egongo dira Bilborako noranzkoan bi gau ezberdinetan:
Itxiera epeak:
- Ostiraletik larunbatera: 2:30 – 09:00
- Larunbatetik igandera: 20:00 -10:30 (igande goiza)
Lan horien inguruan seinaleztapen berezia jarriko da rotondan, erabiltzaileei egoeraren berri emateko:
- Larunbatean goizean zehar
- Larunbatean 20:00etatik 23:00etara
- Igandean 07:00etatik lanak amaitu arte
Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko ulermenagatik.