Elgoibarrek saritu egingo ditu gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzen duten herriko gazteak, hain zuzen ere, 16 eta 29 urte artekoak. Oraingoz, honako proba teorikoak egin daitezke euskaraz: AM, A1, A2, A eta B.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Autoeskolen Federakuntzak abian jarri duten “Gidabaimenak euskaraz!” ekimenaren bitartez, erosketa-bonuak emango ditu Elgoibarko Udalak, zozketa bidez, herriko gazteek gidabaimena euskaraz gainditzeko egiten duten ahalegina saritzeko. Zozketa gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditu eta eskaera aurkezten duten guztien artean egingo da, eta hainbat sari egongo dira: 300 euroko hiru erosketa-bonu.
Horretarako, baina, honako baldintza hauek bete beharko dituzte zozketan parte hartu nahi dutenek:
- Elgoibarren erroldatuta egotea.
- 16 eta 29 urte bitartean izatea.
- Gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzea.
- Azterketa teorikoa 2025eko urtarrilaren 1a eta urriaren 30a bitartean gainditzea.
Zozketan parte hartzeko, bidali emaila euskara@elgoibar.eus helbidera urriaren 30a baino lehen ondorengo dokumentuekin:
- Ikastaroaren eta/edo azterketaren matrikula ordaindu izanaren bankuko agiria
- Azterketa teorikoa euskaraz gainditu izanaren agiria
Informazio gehiago: euskara@elgoibar.eus 943 708426