Elgoibarko Udalak bat egingo du datorren maiatzaren 31n ospatuko den Tabakorik Gabeko Mundu Egunarekin, eta urte osoan zehar egindako lanaren emaitza gisa, hainbat identifikazio elementu jarri dira herriko gune esanguratsuetan, Eusko Jaurlaritzako Adikzioen Zuzendaritzak bultzatzen duen Kerik Gabeko Programaren baitan.
Elgoibarren, identifikazio-elementuak kolektibo ezberdinak kontuan hartuta jarri dira, tabakorik gabeko espazioen sarea zabaltzen jarraitzeko helburuarekin.
Urte hasieran, lehen pausu moduan, identifikazioak jarri ziren kirol-instalazioetan:
- Olaizaga Kiroldegia
- IMH
- Mintxeta
Orain, adinekoak kontuan hartuta, identifikazioak kokatu dira:
- Jubilatuen Biltokian
- Eguneko zentroan
Espazio horiek tabakorik gabeko eremu bihurtzea dute helburu, erabilera handiko lekuak baitira adineko pertsonentzat.
Bestetik, haur eta gazteen ongizatea ere kontuan hartuta, seinaleak jarri dira:
- Maalako eta Aita Agirreko parkeetan
- Aita Agirre eraikinean
- Musika Eskolan
- Gaztelekuan eta Ludotekan
Maiatzaren 29an mahai informatibo bat jarriko da herritarrentzat, Kerik Gabeko Programari eta tabakoaren arriskuei buruzko informazioa eskaintzeko. Mahai hau Osakidetzako eta Minbizaiaren Aurkako elkarteko kideekin elkarlanean antolatu da.
Ondoren, Maiatzaren 30ean, ostirala, Gaztelekuko eta Ludotekako haur eta gazteek jarduera berezi bat egingo dute Tabakorik Gabeko Egunaren harira. Bi banku urdinez margotuko dituzte, identifikazioekin bat datozen koloreekin, sentsibilizazio-mezu bat zabaltzeko. Bi banku horiek dauden espazioak kerik gabeko gune bezala identifikatuta daude jada.
Udaletik, herriko espazio publikoetan aire garbi eta osasungarria bermatzeko lanean jarraituko dugu, osasun komunitarioaren aldeko urrats gisa.







