Elgoibarko ikastetxeetako haur eta gazteek Pleno  Txikian parte hartu dute gaur 

Gaur goizean ospatu da Elgoibarko udaletxean urteko ohiko Pleno Txikia, eta bertan parte hartu  dute herriko ikastetxeetako haurrek. Ikasturtean zehar 2030 Agendaren barruan 12. Garapen  Jasangarrirako Helburua (ODS 12: Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsua) landu dute, eta horren  harira, udal gobernuari hainbat proposamen helarazi dizkiote. 

Haurren lanak ingurumenarekiko errespetua, baliabideen erabilera arduratsua eta herriko  jasangarritasuna hobetzeko ideiak bildu ditu. Umeek euren ikuspegitik adierazi dute zein  hobekuntza egin daitezkeen Elgoibarren eta zein neurri hartu daitezkeen bizimodu iraunkorrago  baterantz joateko. 

Elgoibarko Udala eskerrak eman nahi dizkie haur guztiei eta ikastetxeei urte osoan egindako  lanagatik eta urtero Pleno Txikia antolatzea posible egiten dutelako. Gobernu taldeak jasotako  proposamenak baloratuko ditu eta, ahal den neurrian, Elgoibar hobeago bat eraikitzeko lanean  kontuan hartuko ditu.