Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuarekin eta OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoarekin elkarlanean, herritarrentzako bi tailer praktiko eskainiko ditu ekainaren 4an eta 11n, Energia Argitu programaren baitan.
Tailer hauek Aita Agirre Kulturguneko areto gelan izango dira, 18:00etan, eta helburua da etxebizitzetan energia aurrezteko eta kontsumoa optimizatzeko tresnak ematea, erosotasunik galdu gabe eta energiaren fakturan aurrezteko aukera eskainiz.
Ekainaren 4an: Zure kontsumo elektrikoa eta tarifa hobeto ulertzeko tailerra
Tailer honek argindarraren faktura, kontratatutako potentzia, kontsumo datuak eta tarifa elektriko berrien egokitzapena ulertzen lagunduko du. Parte hartzaileek honakoak ikasiko dituzte:
- Fakturaren elementu nagusiak: banatzailea vs. merkaturatzailea, potentzia, ordutegi tarteak…
- Nola eskuratu kontsumo datuak (CUPS eta kontagailu adimendunak)
- Kontsumoa nola birbanatu eta tarifa egokia nola aukeratu
- Izen-ematea: ekainaren 3a baino lehen.
Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea: energiabulegoa@gipuzkoa.eus / 628532303
Ekainaren 11n: Energia aurrezteko eta eraginkortasuna hobetzeko tailer praktikoa
Bigarren saio honetan, etxe barruan energia eraginkortasunez erabiltzeko ohitura eta material errealak aurkeztuko dira. Eguneroko ekintzetan (berokuntza, sukaldea, argiteria…) nola aurreztu erakutsiko da, erosotasunik galdu gabe. Parte-hartzaileei aholku praktikoen gida banatuko zaie.
- Izen-ematea: ekainaren 10a baino lehen
Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea: energiabulegoa@gipuzkoa.eus / 628532303
Energia Argitu programa Europako Batasuneko Next Generation EU funtsekin finantzatzen da, eta IDAEk (Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua) kudeatzen du, Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan.
Tailer hauek herritarrei tresna erraz eta erabilgarriak eskaintzen dizkiete, etxebizitzetan energia gutxiago kontsumitzeko, gastuak murrizteko eta ingurumena zaintzeko.