EKIOLA proiektuari buruzko aholkularitza bulegoa Aita Agirreko sarreran kokatuta dago pasaden astelehenetik. Honen ordutegia astelehenetik larunbatera –asteazkenetan izan ezik– 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara emango du arreta.
Bulego horietan, langile espezializatuek arreta emango diete proiektuan interesa dutenei, eta txosten pertsonalizatuak emango dizkiete. Txosten horiek kontsumo elektrikoaren fakturen arabera egingo dira, kooperatibako kide izan nahi duten ala ez baloratu ahal izateko. Txosten horretan, parte hartzeko baldintzei buruzko informazio zehatza jasoko da, eta familia bakoitzaren kontsumoaren araberakoa izango da informazio hori.