ELGOJAIOTZA elkarteak azken hilabeteotan lan handiz prestatutako maketa aurkeztu du Elgoibarko Udaletxeko pleno aretoan. Maketa hau Elgoibarko plazaren irudikapen zehatza da, eta herritarren eskura egongo da hemendik aurrera.
Maketa hau Elgojaiotza taldeko kideek 1998. urtean egin zuten. Hasiera batean jaiotzan egon zen ikusgai, eta ondoren, urte luzez, Kultur Etxeko ganbaran egon da gordeta. Horrelako lan bat, kultur ondarea duena, gordeta ezin dela egon pentsatu da eta maketa pleno aretora ekartzea erabaki da, herritar guztiei zabaldu eta Elgojaiotza taldearen lana balioan jartzeko.
Udaletxea irekita dagoen ordutegian, edozein herritarrek aukera izango du maketa ikusteko eta lan honen xehetasunaz gozatzeko. Horrez gain, Elgojaiotza taldeko kideek aukera emango dute bisita gidatuak egiteko, euren eskutik azalpenak jasoz.
Udalak eskerrak eman nahi dizkio proiektuan lagundu duten guztiei, eta herritar guztiak gonbidatzen ditu maketa bisitatzera.