Alfabetatze taldeak bisita gidatua egin du udal  zerbitzuak ezagutzeko 

Elgoibarren bizi diren emakumezko heldu berrientzako alfabetatze taldeak bisita gidatua egin du  herriko udal eraikuntza nagusietatik. Helburua udalerriak eskaintzen dituen baliabideak eta  zerbitzuak lehen eskutik ezagutzea izan da, herriko eguneroko bizitzan parte hartzea errazteko. 

Bisita Elgoibarko Udaletxeko pleno aretoan hasi da, eta bertan udaleko alkatea eta ongizate  arloko zinegotzia izan dira parte hartzaileak agurtzen eta ongietorria ematen. Ondoren, hainbat  udal zerbitzutara bisita egin dute: Ludoteka, Aita Agirre eraikina, euskaltegia, Elgoibarko Izarra,  Kultur Etxea eta azkenik Herriko Antzokia. Gune hauetan guztietan, eskaintzen diren jarduerak  eta laguntza zerbitzuak aurkeztu dizkiete, euskararen, kulturaren eta gizarte kohesioaren  garrantzia azpimarratuz. 

Ekimen honek helburu du emakume heldu berriak udal sarean eta herriko bizitzan integratzeko  bidea erraztea, eta, aldi berean, euren parte-hartzea eta autonomia sustatzea 

Aldi berean, Sendotu programan, 2025 urterako onartu duen dirulaguntza baten markopean, eta  Elgoibarko Udalaren kofinantzazioarekin, Zabaltzen Sartu Koop Elk-ak Alfabetatze eta ahalduntze programa gauzatu du. Alfabetatze eta ahalduntze programaren helburu orokorra, emakumeen beharrei eta nahiei erantzuteko espazio ziur bat eraikitzea da, hizkuntza gaitasunaren lanketa du  oinarri, kultur aniztasuna eta genero perspektiba izanik. 

Alfabetatze eta ahalduntze taldeak, ibilbide luzea dute herrian. Aurten, urtarriletik, ekainera, 3  talde sortu dira; hizkuntza-maila eta ordutegiaren arabera. Totalean, 35 emakume parte hartu  dute alfabetatze eta ahalduntze programan. Emakume guztiak Elgoibartarrak dira, eta jatorriz,  gehiengoak, Magrebekoak. Gehiengoak, 30-45 urte tartekoak dira, baian badaude ere  gazteagoak, eta helduagoak.