San Frantzisko kalea eta Urazandi auzoa lotzen dituzten zubiaren lanek hobekuntza nabarmena eduki dute: hasiera batetan berrerabili egingo ziren zubiaren habeak, bi habe berrirengaitik ordezkatu dira.
Teknikariek eginiko hasierako ikuskapen bisualaren arabera zubi originalaren habeen egoera orokorra ona zela zirudien. Beraz, hauek birgaitu eta berrerabiltzea aukera bideragarri eta eraginkorra izan zitekeela ondorioztatu zen. Horrela, proiektuan halaxe adierazi zen.
Lanen bigarren fasearen barruan habeak kendu eta azterketa sakona egin zitzaienean, hauen egoera pentsatu baino txarragoa zela ondorioztatu zen. Obra zuzendaritzaren txostenaren arabera, barneko altzairuaren korrosio maila aurreikusitakoa baino handiagoa zen.
Hau horrela, azterketa tekniko eta ekonomikoa egin ostean, habe zaharrak eraberritu ordez habe berriak jartzea erabaki da. Aukera honen habantailak hainbat dira:
- Habe berriek berme handiagoa ematen dute.
- Habeak meheagoak dira eta beraz, zubiaren itxura arinagoa izango da.
- San Frantzisko aldeko plazan jarri beharreko arrapala motzagoa izango da.
- “Icaro” eskulturaren instalakuntza errazten du.
Adierazitako aldaketa honek ez du aurreikusitako epean eraginik izango, lanak urte bukaerarako bukatuta egongo direlarik. Bestalde, ekonomikoki ere, proiektu hontarako aurreikusitako partidak ez du aldaketarik jasango.