Hasi da haurrentzako eta nerabeentzako udako  eskaintza 

Udal Ludotekaren eta Udal Gaztelekuaren udako oporraldiko eskaintza martxan da astelehenetik eta programazioa uztailaren 18ra arte luzatuko da. Ludotekaren jardueretan, Lehen Hezkuntzako  176 haurrek parte hartuko dute eta Gaztelekuaren eskaintzan, 96 nerabek. Horietatik, 53 neskak  dira eta 43 mutilak.  

Zehar Heziketa eta Programak elkarteak kudeatzen dituen Udal zerbitzu hauek adin tarteen  arabera antolatu dira eta haur eta nerabeek euren adinari dagozkien taldeetan parte hartuko  dute. Aurten hainbat eskaintza prestatu dira: hondartza, igerilekuak, egonaldiak, sukaldaritza,  surf ikastaroa, paddle surf, herri arteko topaketak etab.  

Ludoteka eta Gaztelekuko hezitzaile taldeek egingo dute lan udaldirako kontratatu diren  begiraleekin batera, eta horiez gain, begirale praktikak egiten ari diren gazteek ere parte hartuko  dute egitasmoan.