Udala Mintxetako igerilekuetara joateko udal autobus zerbitzua dagoela gogorarazten du, auto pribatuaren erabilera saihesteko eta herritarrei irisgarritasun erraza emateko helburuarekin.
Zerbitzuaren ordutegiak honako hauek dira:
- Goizez: 10:20, 11:20 eta 12:20
- Arratsaldez: 17:20, 18:20 eta 19:20
Autobusa Aita Agirretik abiatzen da, biribilgunean gelditzen da, eta handik Mintxetara igotzen da. Helburua da herritarrei igerilekuetara igotzeko aukera erraza ematea eta kotxearen erabilera murriztea, ingurumenarekiko errespetuzkoagoa den mugikortasun eredua bultzatuz.
Bidaiaren kostua honako hau da:
- 1 euro ohiko bidaiarientzat
- 0,50 euro pentsiodunentzat
• Doakoa 12 urtetik beherakoentzat eta behar bereziak dituzten pertsonentzat