Elgoibarko Udalak 72.000 € bideratuko ditu dirulaguntza horiek emateko, eta eskabideak aurkezteko epea 2025eko azaroaren 30ean amaituko da (egun hori barne).
Elgoibarko Udalaren helburu nagusietako bat udalerri bizia eta aktiboa mantentzea da. Horregatik, funtsezkoa da enpresa berrien sorrera dinamizatzea, enpresa berriak sendotzea eta negozio aktiboa dutenak mantentzea. Elgoibarko Udalak udalerrian enpresei laguntza ekonomikoa emateko, enpresa-jarduera berrien ekimena bultzatzeko, jarduera horiek sendotzeko eta negozio bideragarria dutenei eusteko atera du dirulaguntza deialdia.
Elgoibarko Udalak laguntzak emango dizkie udalerrian enpresa-proiektu bat duten enpresei edo enpresa berriei, bai eta lehendik dauden jarduera ekonomikoei habien jarduera itxi ez dezaten eta dokumentu honetan ezarritakora egokitzen direnei ere.
Gainera, laguntza-programa honetan ahalegin handiagoa egin nahi da Elgoibarko alde zaharrean hutsik dauden merkataritza-lokalak berreskuratzeko. Eremu horiek biziberritzeko prozesurako funtsezkoa da merkataritza-jarduera bultzatzea, funtzio ekonomikoa berreskuratzeko eta ardatz horiek biziberritzeko.
2024an guztira 26 dirulaguntza eman ziren, hain zuzen ere, 61.500 euro.
2025eko dirulaguntzen 3 lerroak honako hauek dira:
- Jarduera ekonomikoa sortzeko dirulaguntza: enplegua sortzen duten enpresa jarduera berriei laguntzea.
- Jarduera ekonomikoen ondorengotzarako dirulaguntza: pertsona fisiko edo juridikoek egindako enpresa-ondorengotza/erreleboa.
- Enpresa handitzeko edo lekuz aldatzeko dirulaguntza: Elgoibarren bertan, instalazioak lekualdatzen, handitzen edo eguneratzen dituzten enpresei laguntzeak.
2025eko deialdian, lehenengo bi lerroetako dirulaguntza (1 eta 2) jaso duten pertsonek bigarren urtez jarraian laguntza eskatu nahi badute, alokairuaren dirulaguntza soilik jaso ahal izango dute, baldin eta jarduera ekonomikoak martxan jarraitzen badu.
Dirulaguntzen lerro guztiak bateragarriak dira, honako salbuespenarekin: jarduera ekonomiko berria sortzeko dirulaguntza 1. lerroa eta. jarduera ekonomikoen ondorengotzarako dirulaguntza 2. lerroa ez dira bateragarriak elkarrekin.
Eskabideak elektronikoki aurkeztu beharko dira udalaren webguneko egoitza elektronikoaren bidez eta epea 2025eko azaroaren 30era artekoa (egun hori barne) izango da.