Alcorta Forging Group enpresara bisita:  etorkizuneko erronkei aurre egiteko lankidetzan 

Elgoibarko Udalak, Alcorta Forging Group enpresa bisitatzeko aukera izan du gaur goizean,  Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Ekonomikoko diputatuarekin batera. Bisitaldi honetan,  enpresa hau gertutik ezagutu eta bertako jarduera industriala lehen eskutik Ikusteko aukera izan  dute Unai Andueza, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Foru Diputatuak eta  Maialen Gurrutxaga, Elgoibarko alkateak. 

Topaketaren helburua erakundeen arteko lankidetza indartzea eta gure enpresa-sareari  entzuteko espazio bat eskaintzea izan da. Elkarrizketa irekian, enpresako ordezkariek euren  eguneroko erronkak eta etorkizunari begira dituzten helburuak partekatu dituzte. 

Parte-hartzaileen ustez, lurraldeko garapen ekonomikoa modu koordinatuan sustatzeko,  funtsezkoa da industria-sarearen egoera erreala gertutik ezagutzea eta enpresa pribatuen eta  erakunde publikoen arteko elkarlana sendotzea. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko, elkarlan  estua, entzute aktiboa eta helburu partekatuak izatea izango dira gako nagusiak.