Aisa euskara ikastaroa bukatu dute jtorri askotariko emakume talde batek

Ikasturtero eskaintzen du DEBABE udal euskaltegiak AISA ikastaroa, 60 orduko oinarrizko euskara ikastaroa, atzerritik gurera etorritakoei zuzendutakoa. 

Ikastaro honetan HABEk propio diseinatutako materiala erabili da, betiere, beste material batzuen laguntzarekin, hala nola, ariketa zein bideoak. Euskal kulturaren inguruko azalpenak ere tartea izan dute.

Hasiera batean 11 ikaslek izena eman zuten baina 9 ikaslek bukatu dute ikastaroa. Jatorri askotarikoak izan dira: Maroko, Kuba, Honduras, Bolivia eta Aljeria.

Otsailean hasi ta ekainera bitartean aritu dira euskara ikasten. Oso balorazio positiboa egin dute parte hartzaileek oinarrizko ikastaro hau euskarara hurbiltzeko baliagarri izan zaielako eta eguneroko bizitzan ere lagungarri izango zaiela uste dutelako. 

 AISA  ikastaroa

AISA oinarrizko euskara ikastaroa da, 60 ordukoa, eta HABEk propio jatorri askotatik datozenei begira prestatutakoa.

Ikastaro horretan, gai motibagarriak lantzen dira, gure gizartea ezagutzen lagunduko dutenak: agurrak, zenbakiak, eskola, garraioa, osasuna, kirola, merkataritza… Era berean, garrantzia berezia du hiztegiak eta hizkuntzaren oinarrizko ulermenak (kaleetako errotuluak, kartelak…).

AISA ikastaroei buruzko informazioa nahi duenak herriko euskaltegietara jo dezake.