Artekale kaleko igogailu berria otsailaren  18an erabilgarri egongo da 

Elgoibarko Udalak jakinarazi nahi du Artekale kalean eraikitako igogailu berria datorren  asteartean, eguerdian, herritarren erabilerako prest egongo dela. Instalazio berri honek  herritarren eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu, irisgarritasun arazoei irtenbidea emanez. 

2024ko maiatzaren 27an, Elgoibarko Udalak Artekale kalean igogailu berri bat eraikitzeko lanak  hasi zituen, 247.901,63 euroko aurrekontuarekin (BEZ gabe). Proiektu honen helburua  herritarren irisgarritasuna eta konektibitatea hobetzea da, Aita Agirre plazara sarbidea erraztuz  eta Bernardo Ezenarro eta Artekale kaleen arteko lotura hobetuz. Arkhiru estudio lokalak  diseinatutako igogailuak hormigoizko eta beirazko egitura handi bat du, argitasuna emanez eta  Artekaleko plazaren ikuspegi panoramikoa eskainiz. 

Igogailuaren eraikuntza lanak maiatzaren 27an hasi ziren, eta azken egunotan azken lanak  amaitzen ari dira. Gaurtik astelehenera bitartean garbiketa lanak egingo dira, eta igogailua  martxan jartzeko beharrezko prestaketa guztiak burutuko dira. Dena den, lorezaintza lan batzuk  oraindik egin gabe daude, baina datozen egunetan gauzatuko dira.