Aste Santuko Kirol Kanpusean parte hartzeko izen-emate epea irekiko da gaur, otsailaren 17an

Kirol Patronatuak urtero antolatzen duen Aste Santuko Kirol Kanpusean parte hartzeko izen-emate epea gaur, otsailaren 17an, irekiko da. Kirol kanpusa apirilaren 14tik 16ra eta 22tik 25era ospatuko da, Olaizaga eta IMH kiroldegietan, Mintxetan, Ikastolako frontoian eta aire librean.

2013 eta 2018 urte bitartean jaiotako haurrek (biak barne), hau da, LH1etik LH6ra arte, parte hartu ahal izango dute kirol kanpusean. Ekintza anitzetako programan, parte-hartzaileek kirol jarduera desberdinak egingo dituzte, beti ere, adin eta maila desberdinetara egokituta.

Prezioak honako hauek izango dira: abonatuak 53€ eta abonatu ez direnak 59€. Gainera, guraso bakarreko familiek, familia ugariek eta gizarte izaerako dirulaguntzak jasotzen dituztenek beherapena eskatu ahal izango dute.

Izena emateko eta kanpusari buruzko informazio gehiago eskatzeko, elgoibartarrak Olaizaga kiroldegira deitu dezakete, 943744415 telefonora