Lan horien xehetasunak hauek dira:
- pK 3+100: Azterketa geoteknikoa burutu da eta 50m luzerako mikropilote pantaila burutuko da.
- pK 2+100: Puntu honetan dagoen beherakada konpontzeko, urak ateratzeko drenajea hobetuko da. Ondoren gunea fresatu eta firme berria jarriko da.
- pK 0+570: Habe batzuen bitartez puntu hori egonkortuko da.
Lan hauen kostua eta egin beharreko aktuazioak dimentsio handikoak izanda, lizitazioa egingo da. Hau egin bitartean, zuloak estali eta bertatik egunero dabiltzanen segurtasuna hobetzeko asmotan, behin behineko “partxeo” lan bat egin da.
Bide hau konpontzeko beharra handia da eta horregatik, Udala estuki jarraitzen ari prozesua Foru Aldundiarekin elkarlanean.
Aurten errepidearen konponketa nagusia burututa geratuko da beronen erabilera egokia bermatuko delarik. Errepide guztiaren azken asfaltatze lan finak, aurtengo urtearen bukaeran edo datorren urte hasieran egitea aurreikusten dira, eguraldiaren arabera. Behin azken lan hauek burututa, errepidea guztiz berrituta geratuko da.