Ekainaren 15ean SOKAMUTURRA antolatu da Elgoibarren, eta kontuan izanik Udaletxeko balkoietatik eta Kultur Etxetik zezenak ikustea oso esperientzia positiboa izaten ari dela, eta harrera ona izaten duela, Elgoibarko Udalak udal eraikinetako balkoiak berriro irekiko dizkie herritarrei sokamuturra ikusteko. Sokamuturra Albara ganadutegiaren partaidetzarekin egingo da.
Interesdunek maiatzaren 15era arte eman dezakete izena, egun hori barne, izena emateko formulario honen bidez. Zozketa maiatzaren 16an egingo da izena eman duten guztien artean.
Zozketa bidez aukeratuak izango diren pertsonak beste batekin joan ahal izango dira. Horrela, 15 pertsona aukeratuko dira (30 leku) Udaletxetik sokamuturra ikusteko eta 4 pertsona (8 leku) Kultur Etxetik ikusteko.
Hautatutako pertsonei e-mail bidez jakinaraziko zaie. Aukeratutako pertsonek dagokien tokietako sarreretara joan eta NANa erakutsi beharko dute. Sokamuturra Kultur Etxetik ikustera doazenak 07:45erako egon beharko dira bertan, eta Udaletxera doazenak, berriz, 9:00etarako.
Elgoibarko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu zozketan parte hartzera eta sokamuturraren ikuspegi ezin hobeaz gozatzera.