Ekainaren 24an, asteartea, Udalbatzarraren Osoko Bilkurak egingo duen ohiko bilera

18:30ean izango da, Udaletxeko Areto Nagusian. Udaleko you tube kanalean  jarraitu ahal izango da zuzenean.

Gaiak:

LEHENENGOA.- 2025eko maiatzaren 27an egindako  bilkuraren akta onartzea. 

BIGARRENA.- 2025-2026 ikasturterako musika  eskolaren precio publikoak onartzea. 

HIRUGARRENA.- Gizarte zerbitzuek artatutako  pertsonen medikazioa hobetzeko, Elgoibarko Udalaren  eta Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren  arteko lankidetza hitzarmenaren II. eta III. eranskinak  onartzea. 

LAUGARRENA.- Elgoibarren egindako hainbat obra  interes berezikoak edo herri onurakoak direla  adieraztea, EIOZren gainean hobaria aplikatu ahal  izateko helburuarekin. 

BOSGARRENA.- Adierazpen instituzionala; Ekainak 28,  LGTBIQ+ Kolektiboaren Sexu Askapenaren eta  Harrotasunaren Nazioarteko Eguna.

SEIGARRENA.- Eskariak eta Galderak.