EKIOLAko mahai informatiboa Aita Agirreko  sarreran 

EKIOLA proiektuari buruzko aholkularitza bulegoa Aita Agirreko sarreran kokatuta dago pasaden  astelehenetik. Honen ordutegia astelehenetik larunbatera –asteazkenetan izan ezik– 10:00etatik  13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara emango du arreta.  

Bulego horietan, langile espezializatuek arreta emango diete proiektuan interesa dutenei, eta  txosten pertsonalizatuak emango dizkiete. Txosten horiek kontsumo elektrikoaren fakturen  arabera egingo dira, kooperatibako kide izan nahi duten ala ez baloratu ahal izateko. Txosten  horretan, parte hartzeko baldintzei buruzko informazio zehatza jasoko da, eta familia bakoitzaren  kontsumoaren araberakoa izango da informazio hori.