Elgoibarko haur, nerabe eta familientzako  “Jolasian” egitasmoa martxan jarriko da ekainaren  4tik 13ra 

Atxutxiamaikak, Udal Ludotekak eta Udal Gaztelekuak elkarlanean antolatu dute “Jolasian”  egitasmoa, ekainaren 4tik 13ra bitartean. Helburua da haurren eta nerabeen garapena eta  ongizatea sustatzea, Elgoibarko espazio publikoetan jolas librearen eta jarduera sortzaileen  bitartez. 

Zortzi eguneko egitarau zabala prestatu da adin-tarte bakoitzarentzat bereziki diseinatutako  jarduerekin: 

  • 0-5 urtekoentzako jolasgunea Lekueder parkean 
  • 5-12 urtekoentzako sormen tailerrak eta aire zabaleko jolasak Urazandin 
  • 12-18 urteko nerabeentzako txapelketak eta jolas dinamikoak 
  • Eta adin guztientzako jarduera irekiak 

Jarduera gehienak Elgoibarko parke eta plazetan egingo dira, eta eguraldi txarra egiten duen kasuetan, Udal Gaztelekura edo Ludotekara lekualdatuko dira. 

Gainera, aurten, #GUEREJOLASIAN lelopean, parte-hartzaileek jolasean ari diren uneak  irudikatzen dituzten argazkiak bidali ahal izango dituzte WhatsApp bidez. Jasotako irudiak  @elgoibar_jolasian Instagram kontuan publikatuko dira, eta parte hartzaileen artean bi mahai jolas zozketatuko dira. 

Ekimen honen bidez, jokoaren balio hezitzailea eta kohesio sozialerako duen ahalmena  azpimarratu nahi dira, eta espazio publikoak elkarbizitzarako gune gisa erabiltzea sustatu.

Egitaraua eta informazio gehiago