Elgoibarko Udalak 1,1 milioi euro inguru bideratu  ditu herriko elkarteekin elkarlana indartzera 

Elgoibarko Udala herriko elkarte-sarea sendotzeko lanean ari da 2025ean zehar, herriko kultura,  gazteria, merkataritza, ongizatea eta gizarte kohesioa sustatzeko helburuarekin. Herriko  erakunde eta elkarteekin elkarlana Udalaren ardatz nagusietako bat da, eta aurten guztira  1.100.000 euro inguruko inbertsioa egin da norabide horretan. 

Gazteria eta aisialdia, kultura, gizarte ongizatea, eta garapen ekonomikoa izan dira esku-hartze  nagusietako arloak. Besteak beste, musika eta dantza eskolak, museoak, eta herriko kultura  eragileen jarduerak lagundu dira. Horrez gain, Txankakua eta AIZU bezalako elkarteekin  lankidetzan merkataritza eta ostalaritza sustatzeko jarduerak indartu dira, eta Elhuyar  Fundazioaren Bizilabe programa bezalako proiektuek gazteen artean zientziarekiko interesa  pizten jarraitu dute. 

Gurutze Gorriarekin eta Elikagai Bankuarekin elkarlanean, inor atzean ez uzteko konpromisoa  berretsi da, eta adinekoentzako ekintzak ere babestu dira. 

Udalaren esanetan: 

“Elkarte sare sendo batek komunitate bizia eta solidarioa eraikitzen du. Horregatik, Udaletik  aktiboki jarraituko dugu elkarteekin elkarlanean, herri bizia, anitza eta kohesionatua”.