Elgoibarko Udalak hezkuntza-eragileekin  sinatutako lankidetza-hitzarmena 

Elgoibarko Udalak, “Bizitzarako prestakuntza euskaraz” programen baitan, hitzarmen bateratua  sinatu du herriko ikastetxeekin 2025ean hainbat jarduera hezitzaile eta komunitario diruz  laguntzeko. Hitzarmen hauen bidez, udalerriko ikastetxeek beren proiektuak garatzeko laguntza  jasoko dute, herritarren prestakuntza eta kohesio soziala bultzatuz. 

Hitzarmena honakoek sinatu dute, besteak beste: Maialen Gurrutxaga, Elgoibarko Udaleko  alkatea; Ion Vazquez, Elgoibar Ikastolako zuzendaria; Nerea Gorostiza, Herri Eskolako zuzendaria;  Jone Agirregomezkorta, Elgoibarko Institutuko zuzendaria; Jose Mari Beristain, MEKA Lanbide  Eskolako zuzendaria, Ixaka Egurbide, IMHko zuzendaria eta Fernando Gomez CEPAko  zuzendariak.  

Honako hauek izan dira laguntzen onuradunak eta zenbatekoak: 

  • Elgoibar Ikastola: 60.699,00 € 
  • Elgoibarko Herri Eskola: 29.986,50 € 
  • IMH: 72.000,00 € 
  • Meka Lanbide Eskola LHII: 13.000,00 € 
  • Elgoibar Arreiturre BHI: 27.967,00 € 
  • CEPA Eibar-Eibarko HHI: 1.800,00 € 

Dirulaguntza hori Udaleko Gazteria eta Hezkuntza, Gizarte Ongizate, Euskara, Berdintasuna, eta  Sustapen Ekonomiko eta Enplegua eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako sailek bideratu  dute, betiere, eskolekin adostutako hitzarmenak garatzeko eta sail hauen helburuekin bat  datozen ekintzak abian jartzeko.