Elgoibarko Udala eta Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofiziala hitzarmen bat sinatu dute arazo soziosanitarioen detekzio goiztiarra lortzeko eta haien arteko koordinazioa sustatzeko. Hitzarmen honen xedea, herriko farmazien eta Udal Gizarte Zerbitzuen arteko lankidetza formalizatzea da, Elgoibartarren ongizatea hobetzeko eta egoera zaurgarriak garaiz detektatzeko.
Farmaziek, hitzarmen honen bidez, arrisku sozialeko egoerak antzematen badituzte gizarte zerbitzuekin harremanetan jartzeko aukera izango dute beharrezko laguntza aktibatzeko asmoarekin. Beti ere, pertsonak baimena ematen duenean. Hitzarmenak, zehazki, honeko hauek aipatzen ditu:
- Bakardade egoerak,
- Mendekotasun egoerak
- Familia zaintzaileen gainkarga eta amore-emate egoerak
- Indarkeria matxista edo familia barruko indarkeria egoerak
- Adineko pertsonei emandako tratu desegoki edo tratu txarren egoerak
- Gizarte zerbitzuen sareak aztertzea eta esku hartzea eskatzen duten beste egoera batzuk
Hitzarmenak, gainera, indarrean dagoen araudia betetzen du datu pertsonalen tratamendua segurua eta pribatutasunaren bermea jasoz.