Elgoibarko Udalak eta Elhuyar Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute 2025ean Bizilabe ikerketa-zentroarekin lotutako jarduerak garatzeko. Ekimen honen bidez, 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako STEAM programak bultzatuko dira, zientzia, teknologia, ekintzailetza eta sormena sustatzeko helburuarekin.
Proiektua Elgoibarko IMH Campusean gauzatuko da, Udalak 41.000 euroko dirulaguntza emango du, eta bi erakundeek elkarrekin kudeatuko dute. Horrela, Elgoibarrek tokiko industria sektorearekiko eta gazte kualifikatuen prestakuntzarekiko apustua berresten du.