Elgoibarrek bat egingo du maiatzaren 31ko Tabakorik Gabeko Mundu Egunarekin 

Elgoibarko Udalak bat egingo du datorren maiatzaren 31n ospatuko den Tabakorik Gabeko  Mundu Egunarekin, eta urte osoan zehar egindako lanaren emaitza gisa, hainbat identifikazio elementu jarri dira herriko gune esanguratsuetan, Eusko Jaurlaritzako Adikzioen Zuzendaritzak  bultzatzen duen Kerik Gabeko Programaren baitan. 

Elgoibarren, identifikazio-elementuak kolektibo ezberdinak kontuan hartuta jarri dira, tabakorik  gabeko espazioen sarea zabaltzen jarraitzeko helburuarekin. 

Urte hasieran, lehen pausu moduan, identifikazioak jarri ziren kirol-instalazioetan:

  • Olaizaga Kiroldegia
  • IMH 
  • Mintxeta 

Orain, adinekoak kontuan hartuta, identifikazioak kokatu dira: 

  • Jubilatuen Biltokian 
  • Eguneko zentroan 

Espazio horiek tabakorik gabeko eremu bihurtzea dute helburu, erabilera handiko lekuak baitira  adineko pertsonentzat. 

Bestetik, haur eta gazteen ongizatea ere kontuan hartuta, seinaleak jarri dira: 

  • Maalako eta Aita Agirreko parkeetan 
  • Aita Agirre eraikinean 
  • Musika Eskolan 
  • Gaztelekuan eta Ludotekan 

Maiatzaren 29an mahai informatibo bat jarriko da herritarrentzat, Kerik Gabeko Programari eta  tabakoaren arriskuei buruzko informazioa eskaintzeko. Mahai hau Osakidetzako eta  Minbizaiaren Aurkako elkarteko kideekin elkarlanean antolatu da. 

Ondoren, Maiatzaren 30ean, ostirala, Gaztelekuko eta Ludotekako haur eta gazteek jarduera berezi bat egingo dute Tabakorik Gabeko Egunaren harira. Bi banku urdinez margotuko dituzte, identifikazioekin bat datozen koloreekin, sentsibilizazio-mezu bat zabaltzeko. Bi banku horiek  dauden espazioak kerik gabeko gune bezala identifikatuta daude jada. 

Udaletik, herriko espazio publikoetan aire garbi eta osasungarria bermatzeko lanean jarraituko  dugu, osasun komunitarioaren aldeko urrats gisa. 

Kerik gabeko guneak
Kerik gabeko guneak
Kerik gabeko guneak