Atzo goizean Espainia eta Portugal osoan izandako argindar-etenaldi orokorrak Elgoibarren ere eragin handia izan zuen, udalerriko funtsezko zerbitzuetan hainbat eten eraginez. Egoera berezi hau kudeatzeko, Elgoibarko Udalak berehala aktibatu zuen Larrialdi Mahaia eta batzordeko kideak bildu ziren egoera aztertu eta hartu beharreko neurriak koordinatzeko.
Hartutako neurrien artean, lehentasuna izan zen egoitzako erabiltzaileei laguntza eskaintzea, beren etxeetara itzuli behar zuten eta zailtasunak zituzten herritarrei babesa ematea eta herriko segurtasuna bermatzea
Udalak eskerrak eman nahi dizkie brigadako kideei, udaltzaingoko agenteei eta egoitzako langileei, bai eta larrialdi mahaian parte hartu dutenei ere, egindako lan bikainagatik eta erakutsitako prestutasunagatik. Haien inplikazioari eta profesionaltasunari esker, egoerari modu arduratsuan eta eraginkorrean erantzun ahal izan zaio.