‘Elgoibartik Mundura’ ekimenaren II. edizioaren aurkezpena, Aita Agirre kulturguneko harmailetan.

Pasa den ikasturtean hasitako bideari jarraituz, aurten herriko elkarteei ez ezik ostalari eta merkatariei eskaini diegu proiektuan parte hartzeko aukera. Izan ere, 2023an Dendartea elkarteak egindako azterketak erakutsi zuen, Elgoibarko establezimenduen digitalizazio maila txikia eta euskararen erabilera sarean oro har baxua dela.  Horregatik, Elgoibartik mundura proiektuan parte hartzeko gonbidapena egin genien herriko ostalari eta merkatariei: digitalizazioa eta euskararen erabilera aldi berean sustatzeko. 

Herriko ikastetxeen elkarlanari esker hamar web gune berri garatu dira, lau elkartea eta sei ostalarirenak.

Urteon ere ekitaldia antolatu dugu bi asmorekin:

  1. Ikasleei egindako lana eskertu eta aitortzeko.
  2. Elkarte eta ostalarien web guneak aurkezteko.

Ekitaldiaren nondik-norakoak:

Bigarren edizioaren helburua eta zergatia azalduko ditugu ongi etorriaren ondoren. Ostean, herriko ikastetxeetako ikasleek elkarteentzat sortu dituzten web guneak aurkeztuko ditugu bideo baten bidez eta egindako lana eskertzeko diploma bat banatuko diegu ikasleei. Ekitaldiaren bukaeran mokadutxo bat hartzeko tartea ere izango da.

Zer da Elgoibartik Mundura?

´Elgoibartik Mundura’ ekimena Elgoibarko ikastetxe eta elkarteei haien webguneak sortzen laguntzeko ekimena da. STEAM bokazioak (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematikak uztatzen dituena) sustatu nahi ditu, eta baita euskararen erabilera ere arlo honetan. Azkenik, Interneteko .EUS domeinuaren ikusgarritasuna ere areagotu nahi da. 

‘Elgoibartik Mundura’ ‘Kaixo Mundua‘ metodologian oinarritzen da. PUNTUEUSen proiektu den metodologia honek bi sari lortu zituen Innobasquek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatzen dituzten STEAM sarien hirugarren edizioan.

‘Elgoibartik Mundura’ ekimenarekin bat egin duten ikastetxe eta elkarteek kosturik gabe garatuko dituzte webgune berriak, eta, gainera, doan izango dituzte domeinua eta webgunea gordetzeko hosting-a lehenengo urtean.

Ekimenaren sustatzaileak:

Elgoibarko Udala, PUNTUEUS, Elgoibarko Izarra eta herriko ikastetxeak. 

Ekimenean parte hartu duten entitateak: 

IKASTETXEAK:

  • Elgoibar Ikastola
  • IES Elgoibar BHI
  • Meka Lanbide Eskola

ELKARTEAK:

  • AIZU ELGOIBARKO OSTALARITZA ELKARTEA
  • ATXUTXIAMAIKA
  • BIZI POZA TXARANGA
  • CD ELGOIBAR 
  • DEBAKO JUBILATUEN ELKARTEA (ARBIL)
  • INAZIO BEREZIARTUA MUSIKA ESKOLA
  • TXANKAKUA ELGOIBARKO MERKATARI ELKARTEA

OSTALARIAK:

  • GABI jatetxea
  • ITURRI taberna
  • KING KONG kafetegia
  • MALAPE taberna
  • PILON burger
  • TXARRIDUNA jatetxea