Emakumezkoen Euskal Kopa Finala Olaizaga Kiroldegian 

Atzo, maiatzaren 15ean, Euskal Kopa finala jokatu zen emakumezkoen senior mailan, Zuazo eta  Super Amara Bera Bera taldeak aurrez aurre izan zirelarik. Partida arratsaldeko 19:30ean hasi zen  Elgoibarko Olaizaga kiroldegian, giro apartan eta zaleen animo beroarekin. 

Super Amara Bera Berak beste garaipen bat gehitu du bere palmaresean, atzo arratsaldeko Zuazo  taldeari 39-19 irabazita. Partida bizia eta lehiatua izan zen, baina azkenean Bera Bera taldeak  nagusitasuna erakutsi zuen eta garaipena eskuratu zuen. Honela, donostiarrek Euskal Kopa  altxatzea lortu zuten. 

Zorionak Bera Berari titulua eskuratzeagatik, eta baita Zuazori ere egindako lanagatik eta  erakutsitako mailagatik.

Argazkien galeria