Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko saio praktikoa maiatzaren 3an Elgoibarren

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Elgoibarko  Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du, maiatzaren 3an, Aita Agirre Kulturgunean, 18:00etan.

“Energia berriztagarriak zure etxean… posible da!” tailerraren helburua herritarrak energia berriztagarriak ezarri ahal izateko beharrezkoak diren irizpideak eta ezagupenak modu argi eta ulergarri batean eskaintzea da. Energia berriztagarrien ezarpenak araudiari lotutako aldaketak jasan ditu berriki eta aldaketa horiek teknologia horien ezarpena erraztu du, baita banakako etxebizitzetan zein etxebizitza-blokeetan. Izaera praktikoa izango duen saio bati esker, energia berriztagarrien instalazioak aurrera eramateko baldintzak zeintzuk diren argituko du gaian espezializatutako aditu batek eta aldi berean, gure lurraldean martxan dauden instalazioen benetako kasu praktikoen bidez instalazio horietan sortutako energia nola erabili daitekeen azalduko du.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, apirilak 29 baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 605-757-687 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00)
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus 

Tailer hauek Energia Argitu programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Energia Argitu programaren web gunea, eta abar. Honakoak dira 2022 urtean zehar Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak martxan jarritako gainerako prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzak:

  • Nola egokitu etxeko kontsumo elektrikoa tarifa berrietara erotu gabe. 
  • Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe!
  • Ibilgailu elektrikoa eta mugikortasun jasangarrirako aukerak.
  • Komunitate Energetikoak: zer dira eta nola funtzionatzen dute (Berria)
  • Energia Argitu kit kanpaina (Berria): kanpaina honen helburua herritarrei etxeko energia-kontsumoa modu pertsonalizatuan auto diagnostikatu eta ulertu ahal izateko beharrezko tresnak ematea da, baita energia-eraginkortasuna hobetzeko eta, ondorioz, faktura elektrikoa murrizteko irtenbideak proposatzea ere.