Euskara alorreko dirulaguntzak onartu ditu Elgoibarko Udalak

  • Jarduera hauetarako eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 30a izango da, eta interesdunek, dagoeneko, eskabideak aurkez ditzakete HAZen, Herritarren Arreta Zerbitzuan, edota  Udalaren webguneko Herritarren Atarian.

Udalerrian euskara sustatzen jarraitzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak hurrengo dirulaguntzak eskainiko ditu 2025. urtean.

  • Euskaltegian edo barnetegian euskara ikasteko dirulaguntzak (laguntza hauek eskatzeko azken eguna irailaren 15a izango da).
  • Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) antolaturiko ikastaroak egiteko, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta HIK HASIk euskara hutsean antolatzen dituzten udako ikastaroak egiteko eta Aisialdiko begirale edo zuzendari titulu ofiziala eskuratzeko ikastaroak euskaraz egiteko dirulaguntzak.
  • Elgoibarko establezimenduetako errotulu nagusia euskara hutsean edota irudi korporatiboa euskaraz edo ele bietan jartzeko dirulaguntzak.
  • Herriko enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko dirulaguntzak.

Jarduera hauetarako eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 30a izango da, eta interesdunek, dagoeneko, eskabideak aurkez ditzakete HAZen, Herritarren Arreta Zerbitzuan, (Santa Ana kalea 2, behea), edota telematikoki Udalaren webguneko Herritarren Atarian

Informazio gehigarria emailez eskuratzeko aukera euskara@elgoibar.eus helbidean.