Gaur, otsailak 18, “Gu Herriko Stem Emakumeak” ekitaldia ospatu da Elgoibarko herriko antzokian. Omenaldi honen bidez, 2019an jaio zen sare honetan parte hartzen duten 39 emakumeek egiten duten borondatezko lana saritu nahi izan da.
Emakume horiek urte hauetan egin duten lana STEM esparruan hezkuntza eta komunitate zientifikoaren artean lotura bat sortzea helburu duen Elhuyarrek bultzatutako Bizilabe programako gazteentzat izan da. Era berean, emakume guzti hauek erreferente dira sektorean dauden neskentzat eta emakumeentzat, eta hobeto ulertarazten diete zein den emakumeak zientziaren eta teknologiaren esparruan duen zeregina.
Ekitaldira parte hartu duten emakumeak eta gazteak joan dira, guztiak euren familiekin. Maialen Gurrutxaga alkateak eman dio hasiera ekitaldiari, esker oneko hitzekin, eta, ondoren, bideo bat jarri da Bizilabeko testigantzekin, Elhuyarreko Aitziber Lasaren hitzez jarraituta. Ondoren, mahai inguru bat egin da emakume horietako batzuekin, emakumeak zientzian duen parte-hartzeaz hitz egiteko eta programa honetan haien testigantzak kontatzeko. Azkenik, emakume hauek saritu dira eta Niala Magoaren emanaldiarekin amaitu da ekitaldia.
Elgoibarko Udalak eskerrak eman eta emakume horien parte-hartzearen garrantzia azpimarratu nahi du, baita komunitate hau osatzen duten enpresei (DANOBATGROUP, ETXETAR, ALCORTA FORGING GROUP, BERKOA MACHINE TOOLS, ELHUYAR eta IMH Campus) ere eskerrak eman nahi dizkie., horrelako ekintzak lanordu gisa aitortzeagatik eta proiektu honetan beraien babesa edukitzeagatik.